ASTE SANTUKO TAILERRA:

Udaberriko tailerra Iker Arruerekin:
2025ko apirilak 19 eta 20
Lehenengo eguna: Lehenengo egunean sorbalden eta aldaken eremuan zentratuko gara. Saioa, beroketa moduko asana multzoarekin hasiko da, poliki poliki, eguneko gai nagusirantz bideratuz: espazio artikularra sortzea. Praktikaren onurak barneratzen eta gorputza energiaz kargatzen lagunduko gaituzten postura erlaxagarriekin amaituko dugu saioa.
Lehen egun hau, yoga hasi berri dutenentzat edo oinarriak sendotu nahi dituztenentzat da aproposa, baina prestakuntza bikaina da tailerreko bi egunetan parte hartu nahi dutenentzat.
Bigarren eguna: Bigarren eguna progresio bidaia modukoa izango da. Tortsio sinpleekin hasiko gara eta pixkanaka eskuen gaineko orekak praktikatuko ditugu. Parte-hartzaile bakoitzak bere maila eta helburuetara hobekien egokitzen diren barianteak aukeratu ahal izango du. Arnasketara bideratzen lagunduko diguten postura erregeneratzaileekin itxiko dugu eguna, gure gorputzak freskatuta eta gure praktika hurrengo mailara eramateko prest utziz.
Bigarren egun hau, haien praktika sakondu nahi duten parte-hartzaileentzat da bereziki egokia.
Hemen gaituzu zure yoga-urrats guztietan laguntzeko.
Galderarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Zure ongizatea eta zure praktikan konfiantza, gure lehentasun nagusiak dira. Ez zaude bakarrik bidaia honetan!
Datak: 2025ko apirilak 19 (larunbata) eta 20 (igandea)
Ordutegia: 09:30tatik 13:00tara (atsedenaldiarekin).
Baldintzak: 6 hilabeteko esperientzia izatea yogan lehenengo eguneko partaideentzat eta 12 hilabeteko esperientzia izatea lehenengo eguneko partaideentzat.
Prezioa: 65 euro eguneko, eta 120 euro bi egunetarako.
Parte-hartzaile kopurua mugatua da, beraz ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefonoz: +34 600 60 58 21 edo hemen awenyogasansebastian.
DATOZEN TAILERRAK
2025ko UZTAILA, AWEN SAN SEBASTIÁN.
2025ko ABENDUA, AWEN SAN SEBASTIÁN.
Parte-hartzaile kopurua mugatua da, beraz ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefonoz: +34 600 60 58 21 edo hemen awenyogasansebastian.
ESKEINTZA OROKORRA
MAILA GUZTIAK
Gutxienez 8 partaideko taldeentzat edo yoga estudioentzat eskuragarri.
Aukeratu gaia, saio edo tailer multzoa eta zehaztu dezagun data!!!






Harremanetarako: info@ikerarrue-yoga.com / +34 605730547